XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurrean nengoen bitartean burua babesten saiatu nintzen; harriren batek joko ote ninduen beldur bainintzen.

Geroago, iparraldetik, oso haize bero eta zorrotzak harrapatu gintuen.

Hain beroa zen, ezen lurrean bertan arrastoa ere utzi baitzuen.

Guzti hau segundo batzuetan baino ez zen gertatu.

Lehenengo bi leherketen ondoren, zurginak ikaraturik gelditu ziren, eta hirugarrena gertatu zenean, aldamiotik erori egin ziren.

Haietako batzuk guztiz ikaraturik zeuden.

Guztiok, tropelean, lana utzita herri aldera abiatu ginen.

Han, jendea ikaraturik kaleetan bilduta zegoen, gertakari hartaz hitz egiten.

Ni mendian nengoen eta zaldi bat lotu ondoren besteari gauza bera egitera nindoan.

Bapatean, eskuinaldetik eztanda handia entzun nuen.

Berehalaxe burua harantz bueltatu eta zerua zeharkatzen zuen suzko objektu bat ikustea lortu nuen.

Aurreko partea isatsa baino zabalagoa zen eta bere kolorea suarena bezalakoa.

Objektuaren tamaina Eguzkia baino hiruzpalau aldiz handiagoa zen, baina bere distira leunagoa.

Horregatik ez nuen arazorik izan objektu misteriotsu hura ikusi ahal izateko.

Suak lorratz antzekoren bat uzten zuen, hautsa bailitzan.

Objektuak, bere ibilbidean zehar, sugar isolatuak uzten zituen han-hemenka, eta sugar horietatik heste sugartxo urdinskak sortzen ziren.

Sua itzali zenean leherketa handiak entzun ziren, lurrikarak sortu eta gure etxoletako beira guztiak hautsi ziren.

Hauek dira 1908. urtean ekainaren 30ean goizaldean gure planetan, aro modernoan, gertatu den enigma handienetako baten testigantza batzuk.